Nora: Hiri-hondakinak tratatzeko Gongorako zentrora. Bisitaldia euskaraz izango da.
Noiz: Otsailaren 12an
Nondik: Lantzeluze Plazatik 10etan.
Nola: Autobusez (dohainik)
Txartelak: Zenbat egongo garen jakiteko, geltokietako arduradunei izena eman edota Ekia dendan eta Arrosalin loradendan. Otsailaren 5a arte.
Irunerriko Mankomunitatearen helburua da bizikideek ingurumenaren aldeko jarrerak eta ohiturak barneratzea. Eskoletan kanpaina egiteaz gain, familietan ere zabaldu nahi dute. Horretarako, Mankomunitateak autobusa eta bi bisita gidatuak jarriko dizkigu familien eskura: Hiri- hondakinak Tratatzeko Gongorako Zentroan eta Tximeleta efektua izeneko erakusketa iraunkorrean eginen direnak.
Bisita, joan etorriak barne, 3 ordutan egingo da, gutxi gorabehera.